2022/02/11

Bilboko saltokiek bat egin dute “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenarekin

Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko eguna ospatzeko, Bilboko Udalak eta Elhuyarrek sustatutako “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenean parte hartu dute Bilboko saltokiek. Otsailaren 11tik 25era Bilboko auzoetako 48 saltokik emakume ikertzaile baten omenez apainduko dute beren erakusleihoa.
Bilboko saltokiek bat egin dute “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenarekin

Bilboko Udalak, Elhuyarrekin batera eta Deustu Bizirik eta Hiru Auzo merkatari-elkarteekin elkarlanean, “Otsailaren 11 erakusleihoak” egitasmoa jarri du martxan Bilboko  48 dendatan. Bizilabe gazteentzako zientzia- eta teknologia-ekintzak egiteko aisialdi-eskaintzaren barruan kokatzen da ekimen hau eta, guztira, Bilbo, Elgoibar, Donostia eta Tolosaldeko 98 saltokik hartuko dute parte.

Otsailaren 11n ospatuko den Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin batera, erakusleihoak apainduko dituzte 48 saltokik. Establezimendu bakoitzari emakume zientzialari bat eskainiko zaio, zientzialari horri buruzko ilustrazioekin eta informazioarekin batera. Guztira 12 emakume omenduko dira. Dendariek, gero, egokitu zaien zientzialariaren ikerketa-lanean inspiratuta apainduko dute erakusleihoa. Hala, beraz, emakume zientzialarien bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile bihurtuko dira dendariak, eta  emakumeek zientziari egin dioten ekarpena ikusarazten lagunduko dute.

Emakume ikertzaile horien ilustrazioak Bizilaberen webgunean eskegiko dira, beren lanari buruzko informazioarekin batera; informazio horretan, ikertzaileen bizitza, ibilbidea eta aurkikuntzak biltzen dira.

Hemen emakumeei buruzko datuak eta kartela deskargatzeko aukera.

Hauek dira “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenean parte hartuko duten saltokiak: 

Abando-Indautxu

  • Calzados Alonso
  • Panadería Correa e Hijos
  • HERBOLARIO MADREHIERBA
  • Tatanka Bilbao
  • Vitalsana
  • Centro Médico Estético Body Fine
  • El taller de la alfombra
  • Asociación Bilbao Centro

Alde Zaharra

  • Masfragancias casco viejo
  • Pedro Salcedo
  • LAURA BATÁN
  • Maldeojo optika atelier
  • GEURIA MERKATUA
  • ÁNGELES MORALES PELUQUERÍA
  • A2M Fisioterapia
  • Tuinkis

Deusto

  • Reparación de calzado MATIA
  • SEGUROS BILBAO (Javier y Oscar Romero)
  • Centro Visual Argia
  • FARMACIA ARILLA
  • CK ESTILISTAS
  • DEUSTO MOTO CENTER
  • Farmacia Inma Olabarrieta
  • Farmacia Zubiri Zuaznabar
  • Stilo21 peluqueria

Distrito 2

  • CERRAJERÍA WILMA

Ibarrekolanda

  • CLINICA DENTAL BILBO LATINA

Irala – Iralaberri

  • Iris centro de belleza
  • Clínica Dental Kirikiño

Otxarkoaga

  • Dietética Ponin

San Francisco- Bilbao la Vieja

  • FARMACIA VILLASANTE
  • Peluquería Lucí y Maribel
  • Libertad Avenue
  • Taller Xaboi Punpuila
  • FARMACIA MARIA RODRIGUEZ DE PABLO
  • Estudio 14

San Ignacio

  • LA CASA AGENCY - SAN IGNACIO
  • Decoración y Hogar
  • Librería Etxean
  • Lola Vaamonde

Santutxu

  • CRISTINA SANTIAGO CENTRO ESTETICO

Txurdinaga

  • MARTINEZ NYG
  • Kolore taller de arte

Uribarri – Zurbaran

  • Koloreak
  • Pilates Ongiro
  • Peluquería Lamiak
  • Ikusi Optika
  • Autoservicio Álvaro

Hemen ekimenean parte hartu duten herrietako saltokien zerrenda eta informazioa.

Ekimen hau Bizilaberen barruan kokatzen da, hau da gazteentzako jarduera zientifiko eta teknologikoak egiteko aisialdi-jardueren eskaintzaren barruan, eta Elhuyarrek antolatu du, Bilboko Udalarekin, eta tokian tokiko merkatari-elkarteekin elkarlanean.

Erakunde sustatzaileak

Elhuyar eta Bilboko Udala

Laguntzaileak

Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg