2023/05/15

Bizilabe Bilbao 2023-2024. Ikasturterako izena emateko epea zabalik Deustun, Otxarkoagan, Zorrotzan eta Basurton

Bizilabe Bilbao 2023-2024. Ikasturterako izena emateko epea zabalik Deustun, Otxarkoagan, Zorrotzan eta Basurton

Zabalik da, jada, 2023-2024 ikasturteko Bizilabe Bilbaon izena emateko epea. ikasturte honetan 4 espazio izango dira aukeran: Deustu, Otxarkoaga, Zorrotza eta, aurten lehenengo aldiz, Basurto.

Hemen espazio bakoitzean izena emateko formularioak, ordutegiak eta gainerako baldintzak:

- Eman izena DEUSTUN

- Eman izena OTXARKOAGAN

- Eman izena ZORROTZAN

- Eman izena BASURTON

JARDUERAREN BALDINTZAK

Deskribapena: BIZILABE. Zientziak, teknologiak eta aisiak bat egiten duten erreferentziazko lekua, 10-18 urte bitarteko gazteentzat, Elhuyarrek eta Bilboko Udalak sustatuta.

Noiz: 2023ko urrian hasi eta 2024ko maiatzean amaituko da.

Kokapena: Bizilabek Deustun, Otxarkoagan, eta aurten lehenengo aldiz, Basurton, eskaintzen du tailerra. Kokapen horietakoren bat hautatu.

PREZIOA

HIRUHILEKO ordainketa izango da, hiruhileko bakoitzaren hasieran: urria, urtarrila eta apirila.

- Kuota arrunta: 15 €, hiruhileko
- Familia ugaria edo guraso bakarreko familia: 10 €, hiruhileko
- Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 €, hiruhileko

--> Kuota horiek guztiak % 90ean diruz lagunduta daude, eta deskontua aplikatuta dago prezioan.

Azalpen eta xehetasun gehiago izen-emate orrian edo helbide elektroniko honetan: bizilabe-bilbao@elhuyar.eus

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg