2021/04/15
Bizilabeko gazteak lagin bila Areetan
Bilboko Bizilabeko DBH1-DBH2. mailako gazteek Bizkaiko kostaldeko mikroplastikoen edukiari eta horien karakterizazioari buruzko ikerketa egingo dute. Horretarako, Areetako hondartzara joan dira, laginak hartu eta horien ezaugarriak aztertzeko
![Bizilabeko gazteak lagin bila Areetan Bizilabeko gazteak lagin bila Areetan](https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/bizilabe-bilbo/albisteak/bizilabeko-gazteak-lagin-bila-areetan/@@images/a92e4587-2fe2-45da-8a8c-074d08a2edbb.jpeg)
Ikerketa honen helburua mikroplastikoen presentzia kuantifikatu eta horien ezaugarriak aztertzea da. Horrez gain, lortutako emaitzak kontuan hartuta, herritarrak itsasoko zaborraz kontzientziatzea eta prebentzioan inplikatzea nahi dute.