2022/10/05

Hasi da 2022-2023 ikasturtea Bilboko Bizilabe espazioetan

10-16 urte bitarteko Bilboko gazteek, Deustuko, Otxarkoagako eta, lehenengo aldiz, Zorrotzako Bizilabe espazioan, zientzia- eta teknologiako jarduerak egingo dituzte 2022-2023 ikasturtean. Oraindik ere badago izena emateko aukera. Animatu eta eman izena!
Hasi da 2022-2023 ikasturtea Bilboko Bizilabe espazioetan

Astelehenean hasi zen ikasturtea Elhuyarrek Bilboko Udalarekin batera martxan jarritako Bizilabe zentroan. Jada 6 urte badira Deustuko Bizilabe martxan jarri zela, eta iaz hasi zuen ibilbidea Otxaroagakoak; horiek osatzeko, Zorrotzako Bizilabek lehenengo aldiz, 2022-2023 ikasturtean ireki ditu ateak. Bilboko 10-16 urte bitarteko neska-mutilek zientzia- eta teknologiako jarduerak egiteko Bizilabeko Izan ikertzaile, asmatzaile aisialdi-eskaintza dute. Asteko ia edozein egunetan joan zaitezke Bizilabera: Deustura (astelehena, asteartea edo asteazkena), Otxarkoagara (asteartea) eta Zorrotzara (osteguna). Egin aukera eta eman izena!

2022ko urritik 2023ko maiatzera STEAM arloko hezitzaile baten gidaritzapean arituko dira lanean. Lehenengo hiruhilekoan, denetariko zientzia- eta teknologia-jarduerak egingo dituzte, diziplina desberdinak ezagut ditzaten; gero, proiektuak garatuko dituzte taldeka.

Ohiko eskaintzaz gain, urtean zehar zenbait ekimen ere egingo dira: Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna, ikertzaile profesionalen bisitak, inguruko profesionalak ezagutzearekin batera, enpresa eta ikerketa-zentroak bisitak eta ikasturte-amaierako erakustaldia, besteak beste.

Oraindik ere baduzu izena emateko aukera; beraz, animatu, eta eman izena Bilboko Bizilabeetan!

Kokapenak, ordutegiak eta gainerako ezaugarriak ikusteko ere, sakatu hemen

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg