Ikasturteko programa

'Izan ikertzaile eta asmatzaile' Ikasturteko tailerra Getxoko Bizilaben

2026ko urritik 2027ko maiatzera bitarte Getxoko gazteentzako zientzia- eta teknologia-tailerrak, Getxoko BENTAn
'Izan ikertzaile eta asmatzaile' Ikasturteko tailerra Getxoko Bizilaben

 

Eman izena Getxoko Bizilaben

 

Getxoko Bizilabe zientzia eta teknologia sustatzeko gazteentzako aisialdi-programa da, Getxoko Udalaren eta Elhuyarren eskutik. 

  • Noiz: 2026ko urrian hasi eta 2027ko maiatzean amaituko da.
  • Kokapena: Getxoko BENTAn.  

ORDUTEGIAK

Astelehenetan, bi aukera (LH 5 - 6)

  • 17:00-18:30 
  • 18:30-20:00

PREZIOA eta KOBRAKETAK

Ordainketa BAKARRA egingo da, ikasturte hasieran. Behin ikasturtea hasita, ez da onartuko kuotak baliogabetzea edo itzultzea.

  • Kuota arrunta: 45€/ikasturtea.
  • Familia ugaria edo guraso bakarreko familia: 30€7ikasturtea
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errentsa: 12€/ikasturtea

 

  • Kuota horiek % 90ean diruz lagunduta dago, eta deskontua aplikatuta dago prezioan.
  • Kuota-murriztapeneko kasuan, familia ugariaren, guraso bakarraren edo DBE-ren agiria onartutakoan aurkeztu beharko dute helbide honetan (bizilabe-getxo@elhuyar.eus); bestela, kuota arrunta kobratuko da. Mezuan seme-alabaren datuak adierazi behar dira (izen-abizenak, kokapena eta maila).
  • Kuota Elhuyarri zuzenean ordainduko zaio; gaztea onartua izan dela jakinarazten dizuegunean, ordainketa nola egin behar den azalduko dizuegu.

HAUTAKETA IRIZPIDEAK

15 gazterentzako tokia egongo da talde bakoitzean. Honako irizpideak  hartuko dira kontuan hautaketa egiteko:

  • Lehen irizpide moduan, epearen barruan izena eman dutenen artean, aurreko urtean parte hartu dutenek lehentasuna izango dute.
  • Ondoren, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).
  • Tokiak beteko balira, itxaron-zerrenda sortuko da. Talde horiek osatzen ditugunean, harremanetan jarriko gara, egoeraren berri emateko.
  • Ikasturtean zehar baja bat egoten bada, proportzio horiek (generoa) kontuan hartuko dira itxaron-zerrenda baldin badago, % 40tik ez jaisteko.

IZENA EMATEKO EPEA

Bi aldi irekiko dira, lehena ekainaren 22tik uztailaren 8ra, eta bigarrena uztailaren 9tik irailaren 11ra.

  • 1. fasean izena ematen dutenen kasuan, gaztea onartua izan den abisatuko da: uztailaren 9an.
  • 2. fasean izena ematen dutenen kasuan, gaztea onartua izan den abisatuko da: irailaren 14an.

 

Eman izena Getxoko Bizilaben

 
ELH_RGB_CLAIM.png
Getxo.png