Bilbok Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatuko du Elhuyarrekin batera
Bilboko Udalak Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatuko du Elhuyarrekin batera. Nazio Batuen Batzar Nagusiak egun hori aukeratu zuen, 2016an, emakumeek eta neskek zientzian parte-hartze eta protagonismo handiagoa izan dezaten bultzatzeko eta nesken bokazio zientifikoak sustatzeko.
Horrela, “Otsailaren 11 erakusleihoak” egitasmoa jarri da martxan Bilboko 62 dendatan. Ekimena otsailaren 3tik 11ra egingo da, emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloan egiten duten lana ezagutarazteko. Establezimendu bakoitzak emakume zientzialari bati eskainiko dio erakusleihoa. Zientzialariarekin lotutako ilustrazioak eta informazioa biltzen duten horma-irudiak jarriko dituzte dendan dendariek, eta haren ikerketan inspiratuta apainduko dute dendako erakusleihoa. Hala, beraz, emakume zientzialarien bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile bihurtuko dira, eta lagunduko dute emakumeek zientziari egin dioten ekarpena ikusarazten. Aurten, Euskal Herri osoko 218 saltokik parte hartuko dute ekimen honetan.
Horrez gain, herritarrek, haur zein heldu, ginkana batean parte hartzeko aukera izango dute. Horretarako, mugikorrean Actionbound aplikazioa instalatu eta, dendaz denda, 12 emakumeren kartelak bilatu eta bertako QRak eskaneatu beharko dituzte. Emakumeen kartel bakoitzeko QR kodea eskaneatuta, emakume horren inguruko galdera bati erantzun beharko diote, horrela, saltokiz saltoki, 12 emakumeren QR kodeak bilatu eta galderak guztiak erantzun arte.
Bestalde, Zabalgune Eraikinean “Emakumeak zientzialari eta teknologo” erakusketa izango da, otsailaren Xtik Xra.
Ekimen hau Bizilaberen barnean sortu zuen Elhuyarrek duela bost urte, gazteentzako jarduera zientifiko eta teknologikoak egiteko aisialdi-jardueren eskaintzaren barruan. Aurten, Euskal Herri osoko 12 herrik ospatuko dute otsailaren 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna, Elhuyarrekin batera: Abanto-Zierbena, Arrasate, Arrigorriaga, Azkoitia, Barakaldo, Bilbo, Donostia, Durango, Elgoibar, Ordizia, Iruñea eta Irura.
STEAM hezkuntzaren bitartez, Elhuyarrek urte osoan dihardu neskek zientzia- eta teknologia-gaietan parte har dezaten bultzatzeko, eta, horretarako, emakume zientzialarien lanaren balioa nabarmentzen eta bistaratzen du, erreferenteak sortzeko eta, hainbat proiekturen bidez, emakume zientzialarien eredua hurbiltzeko gazteei. Hala, emakume horien bizitza, ibilbidea eta eredua ezagutzeko aukera ematen zaie, uste okerrak eta estereotipoak gainditzeko.
Emakume omenduen horma-irudiak eta istorioak eskuragai daude Bizilaberen Otsailak 11 webgunean.
Bilboko saltoki parte-hartzaileak:
- a2m Gabinete de fisioterapia
- Agencia de seguros marisa etxebarria
- ARABELL
- Autoservicio Álvaro
- Banfi Estanco 94
- Bi by Jatera
- Bubblebyvane
- C&Kestilistas
- Centro de Estética Imagen y Belleza Tania Lorenzo
- Cerrajería WILMA
- CLINICA DENTAL BILBO LATINA
- CONSULTORIA ENERGETICA MVS
- Dietética y Masajes Ponin
- EHUDENDA
- Entrefocos
- Estudio 51 Estética
- F2 Informática
- FARMACIA ARANTZA MADARIAGA PEREZ
- FARMACIA ARILLA
- FARMACIA DR JUAN URIARTE
- Farmacia Inma Olabarrieta
- FARMACIA JOSE ROUCO MARTINEZ
- Farmacia M.A.Linaza Peña
- Farmacia María Feo Onzain
- FARMACIA SONIA HERNANDEZ IBAÑEZ
- FARMACIA TENDERIA
- Farmacia Uribarri
- FARMACIA VILLASANTE
- Farmacia Zubiri Zuaznabar
- Ferretería - Cerrajería Garpe
- Ferreteria Rekalde
- Frutas Arratia
- frutas manuela
- GEURIA MERKATUA
- IKUSI OPTIKA
- Informática Zorrotza.com
- La Txika de la cerveza
- Librería Etxean
- Librería Lápices Papelería
- Librería Libu
- Marmoka
- Maslife abando
- Moda infantil yoli
- Mónica Estética Avanzada
- NAHIARTE
- OPTIKARI
- Pedro Salcedo
- Peluquería lamiak
- Pentagrama
- Pilates Ongiro
- PODOLOGÍA ANA GUTIÉRREZ
- PSIKOLAN
- Punto y seguido
- Resukaré Estética
- Salon Stilo21 peluquería
- SKFK
- SORGIÑA
- Terai Cosmética
- Tonific
- Triumph Bilbao
- Uribarri Fisioterapia
- YESSER Decoración