2025 urteko ekimena

Otsailaren 11n Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzen da nazioartean. Hori dela eta, 2025ean, bosgarren aldiz, Elhuyarrek “Otsailaren 11ko erakusleihoak” ekimena jarri du martxan. Emakume zientzialari baten ekimenez jaio zen kanpaina Zaragozan, eta 2021ean Elhuyarrek gurera ekartzea erabaki zuen. #O11erakusleihoak kanpainan, herrietako saltokien erakusleihoak emakume zientzialariez “janzten” ditugu; gero eta gehiago hedatzen doan ekimena da, eta aurten udalerri hauetako saltokiak apaindu ditugu: Abanto-Zierbena, Arrasate, Arrigorriaga, Barakaldo, Bilbo, Durango, Elgoibar eta Irura. Guztira 218 saltokitan ikusi ahal izango dira emakume zientzialariak. Saltokietako karteletako QRen bidez, ginkanan jolasteko aukera dago. 

Horrez gain,"Zientzia emakumeak argira" erakusketa egongo da ikusgai honako herritan: Azkoitia, Barakaldo, Donostia, Durango, Iruñea eta Ordizia.  

Ilustratzailea: Izaskun Alberdi Landaluze

 

Eusko Jaurlaritza
Abanto-Zierbenako udala
Logo_Bilbao.gif
Elgoibarko udala
Iruñeko Udala
Laudioko udala
Altsasuko Udala
Aranguren (Mutilba)
Aretxabaletako Udala
Arrasate
Barakaldo
Baztango Udala
Berriozar (Berdintasuna)
Durangoko Udala
Eibarko Udala
Emakumeak zientzian
Erandio
Galdakaoko Udala
Izarbeibar
Legazpiko Udala
Ordizia udala
Tafallako Udala
Urduliz