Ikasturteko tailerra

Asmatzaile eta ikertzaile izateko zientzia eta teknologiako tailerra

2019ko urritik 2020ko ekainera, hiru hileko saioetan banatuta (urria-abendua / urtarrila-martxoa / apirila-ekaina). Bizilabera astean behin etorrita, nahi duzun proiektu edo ikerketa zientifiko edo teknologiko egiteko edo diseinatzeko aukera izango duzu, eta laguntzaile izango dituzu zientzialari eta teknologo profesionalak. Gainera, tailerrak, bisitak, festak... eta inguruko enpresa interesgarriekin harremanak BIZIko dituzu.
Asmatzaile eta ikertzaile izateko zientzia eta teknologiako tailerra

 

NOIZ: 2019ko urritik 2020ko ekainera

LEKU KOPURUA: 20 leku

ADINA: 12 – 15 urte

NON: DEUSTUKO UDALTEGIA (BIZILABE GUNEA) Lehendakari Agirre, 42

PREZIOA:

  • Kuota arrunta: 15 €, tailerreko
  • Familia ugaria: 10 €, tailerreko
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 €, tailerreko

HIZKUNTZA: elebiduna izan liteke; hala ere, euskara izango da komunikazio-hizkuntza nagusia.

 

IZEN-EMATEA

2019ko irailaren 30 arte, lekuak bete arte (gutxienez 5 eta gehienez 20). Bilbon erroldatuta egotea hobetsiko da. Lekuak beteta baldin badaude, bakoitzaren itxaron-zerrendan izena eman ahalko du. Tailerretarako tokiak esleitzeko, izen-ematearen ordenari jarraituko zaio, baina genero-aniztasuna bermatuko da (40/60 ordezkaritza).

 

GARRANTZITSUA

  • Lekua duten gazteen izen-ematea amaitutzat emango da ordainketaren ziurtagiria eskuratzen denean.
  • Izen-ematearen ordainketa itzuliko da tailerra bertan behera geratzen bada, soilik.
  • Tailerrean jarrera desegokia izateak kaleratzea ekar lezake.
  • Izen-emateak hemen aitortutako guztiaren onarpena dakar.
  • Bi tailerretan eman daiteke izena, baina lekurik ez badago, tailer batean bakarrik izena emandakoek izango dute lehentasuna.
Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg