2021/02/08

Deustuko zenbait saltoki prest dira otsailaren 11rako

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko egunaren harira, Bilboko Deustu auzoko 12 saltokitan emakume zientzalariak omenduko dituzte Bizilaberen eskutik, eta zientzialariaren ikerketan inspiratutako posterrak, eskuorriak eta aurkikuntzen laburpenak ikusgai daude jada. Bilboko Bizilabeko gazteek eginiko esperimentuak ere eskura izango dira.
Deustuko zenbait saltoki prest dira otsailaren 11rako

Saltoki bakoitza emakume zientzialari bati eskaini zaio, eta zientzialariaren ilustrazioa eta informazioa erakusten dira bertan. Hauek dira parte hartzen ari diren saltokiak:

  • Decoración e Interiorismo Julio Aristin
  • Flores Rementeria, S.L.
  • teMIMO Centro de Día
  • Farmacia M.A.Linaza Peña
  • Centro Visual Argia
  • Farmacia Zubiri Zuaznabar
  • Deustuko Liburudenda
  • Salon Stilo21 Peluqueria
  • Farmacia Arilla Zamora
  • Afede
  • Farmacia Inma Ilabarrieta
  • PSIKOLAN

Hemen duzu saltoki bakoitzari buruzko informazioa.

Eta ekimen honetarako sortutako baliabideak, argazkiak, esperimentuak eta gainerakoak eskura daude Bizilaberen webguneko ‘Otsailak 11 – 2021’ atalean.

Erabili eta zabaldu!

Eusko Jaurlaritza
nuevo-bizkaia-forualdundia.jpg