2023/02/02

Abanto-Zierbenako saltokiek bat egingo dute “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenarekin

Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko eguna ospatzeko, Abanto-Zierbenako Udalak eta Elhuyarrek sustatutako “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenean parte hartuko dute Abanto-Zierbenako 30 saltokik, otsailaren 3tik 13ra, eta emakume ikertzaile baten omenez apainduko dute beren erakusleihoa.
Abanto-Zierbenako saltokiek bat egingo dute “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenarekin

Bizilabe gazteentzako zientzia- eta teknologia-ekintzak egiteko aisialdi-eskaintzaren barruan kokatzen da ekimen hau eta, guztira, Bilbo, Abanto-Zierbena, Barakaldo, Mungia, Elgoibar, Deba, Beasain eta Donostiako 218 saltokik hartuko dute parte.

Zientzialariarekin lotutako ilustrazioak eta informazioa biltzen duten horma-irudiak jarriko dituzte dendan, eta haren ikerketan inspiratuta apainduko dute dendako erakusleihoa, zientziaren eta teknologiaren arloan egin duten lana ezagutarazteko. Hala, beraz, emakume zientzialarien bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile bihurtuko dira dendariak, eta emakumeek zientziari egin dioten ekarpena ikusarazten lagunduko dute. Aurten, GINKANA batean parte hartzeko aukera ere izango da. Actionbound aplikazioa jaitsiz, dendaz denda, 12 emakumeen kartelak bilatu eta bertako QRak eskaneatuta, emakumeen inguruko galderei erantzun beharko zaie.

Emakume ikertzaile horien ilustrazioak Bizilaberen webgunean eskegi dira, beren lanari buruzko informazioarekin batera; informazio horretan, ikertzaileen bizitza, ibilbidea eta aurkikuntzak biltzen dira. Aurtengo edizioan “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenean omenaldia jaso duten emakumezko zientzialariak honako hauek dira:

  • Mari Luz Esteban Galarza (Pedrosa de Valdeporres, Burgos, 1959). Medikua eta antropologoa
  • Maryam Mirzajani (Teherán, Iran, 1977-2017). Matematikaria
  • Estibaliz Apellaniz Ingunza (Bilbo, Bizkaia, 1954). Geologoa
  • Emma Roca Rodríguez (Bartzelona, Katalunia, 1973-2021). Biokimikaria
  • Dorcas Muthoni (Nyeri, Kenya, 1979). Ingeniari informatikoa
  • Homira May Rezai (Jaghori, Afganistan, 1993). Medikua
  • Melissa Cristina Márquez Villalobos (San Juan, Puerto Rico, 1993). Itsas biologoa
  • Amaia Arranz Otaegui (Tolosa, Gipuzkoa, 1987). Historialaria eta arkeobotanikaria
  • Sally Ride (Encino, AEB, 1952-2012). NASAko fisikaria, dibulgatzailea eta astronauta
  • Maddi Astigarraga Bergara (Deba, Gipuzkoa, 1997). Ingeniari biomedikoa eta ilustratzaile zientifikoa
  • Ainara Sangroniz Agudo (Elgeta, Gipuzkoa, 1991). Kimikaria
  • Katalin Karikó (Szeged, Hungaria, 1955). Biokimikaria

 Saltokiei dagokionez, hauek dira Abanto-Zierbenan “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenean parte hartuko dutenen zerrenda: 

  • HOBEMA
  • LIBRERÍA HUETE
  • FARMACIA DIEGO SUAREZ - BARCENA AMANN
  • PELUQUERÍA BLB
  • On the Spot
  • PANADERÍA - PASTELERÍA EL MINERO
  • CENTRO OPTICO Y AUDIOLOGÍCO ABANTO
  • TRIPONTZI
  • DIETETICA Y ESTÉTICA AURA
  • CARNICERÍA JAVI
  • FLORISTERIA VI DREAMS
  • BAR EL SER
  • MERCERÍA IRABEL
  • NUTRICION Y DIETETICA IDOIA LÓPEZ URTUNSAUSTEGUI
  • PELUQUERÍA ROSI
  • CARNICERÍA PEDRO Y ARRATE ROMERO
  • CHARCUTERIA - CARNICERIA IÑAKI Y ESTIBALIZ
  • PANADERÍA - PASTELERÍA MERIVAN
  • CARNICERIA Y FRUTERIA PATXO Y LEO
  • BAR EL PASAJE
  • IN TUA NUA
  • RESTAURANTE ARGIA
  • BATZOKI GALLARTA
  • BAR MEATZA
  • MAI GAU TXORI
  • CASA DEL PUEBLO
  • LIDIA IRUSTA ESTILISTAK
  • BAR DONDE NERE
  • FARMACIA IBAI CARRAL
  • ENPARANTZA TABERNA

Joan erakusleihoak ikustera eta hartu parte ginkanan!

Eusko Jaurlaritza