2023 urteko ekimena

Otsailaren 11n Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzen da nazioartean. Hori dela eta, 2023an, hirugarren aldiz, Elhuyarrek “Otsailaren 11ko erakusleihoak” ekimena jarri du martxan. Emakume zientzialari baten ekimenez jaio zen “Escaparates 11F” kanpaina Zaragozan, eta 2021ean Elhuyarrek gurera ekartzea erabaki zuen. #O11Erakusleihoak kanpainan, herrietako saltokien erakusleihoak emakume zientzialariez “janzten” ditugu; aurten, Bilboko, Abanto-Zierbenako, Elgoibarko, Barakaldoko, Donostiako, Mungiako, Debako eta Beasaingo saltokiak apaintzea lortu dugu, guztira 200 saltokitik gora.

Bizilabek urte osoan egiten du lan neskek zientzia- eta teknologia-gaietan parte har dezaten, eta, horretarako, emakume zientzialarien lana balioan jarri eta bistaratzen du, erreferenteak sortzeko. Eta egun honi lotuta, halaber, saltokiei, karteletako QRen bidez, ginkanak egiteko aukera zabaldu dugu.

Animatu, eta hartu parte!

 

  

Eusko Jaurlaritza
Logo_Bilbao.gif
Elgoibarko udala
Abanto-Zierbenako udala
Laudioko udala
Astigarragako udala
Barakaldo
Beasain-udala
Deba-Udala
Gueñes udala
Ibarra udala
Ordizia udala
Plentzia udala
Zarautz udala