2025/10/20

Abiatu da Bizilabe 2025-2026 ikasturtea

Guztira 276 gaztek parte hartuko dute aurtengo ikasturtean.
Abiatu da Bizilabe 2025-2026 ikasturtea

Bizilabe ikasturte berria martxan da. Guztira 276 gaztek parte hartuko dute aurtengo ikasturtean (125 neska, 149 mutil eta 2 ez-bitar). Kokalekuen arabera, honako hau da gazteen banaketa: Abanto-Zierbenan 18 gazte (6 neska eta 12 mutil); Bilbon 144 gazte (79 neska, 63 mutil eta 2 Ez-bitar); Elgoibarren 38 gazte (11 neska eta 27 mutil); eta Laudion 23 gazte (6 neska eta 17 mutil). Gainera, aurten Iruñeko gazteek ere badute aukera egitasmoan parte hartzeko. Iruñeko Bizilaben 53 gaztek parte hartuko dute (23 neka eta 30 mutil). 

2017az geroztik, Bizilaberen helburua gazteen artean esperientzia zientifikoak eta teknologikoak sustatzea da, eta hori komunitatearen parte-hartzearekin lantzen du. Kasu honetan tokian tokiko udalekin.

Helburu hori lortzeko asmoz, “Izan ikertzaile eta asmatzaile” izeneko programan, astelehenetik ostegunera, gazteak zientzia- eta teknologia-jardueretan murgilduko dira gai horietan adituak diren emakumeen gidaritzapean. Jolas eta esperimentuen bidez eduki desberdinak barneratuko dituzte eta zientzia- eta teknologia-proiektuak garatuko dituzte.

Horrez gain, harreman-bizipen ugari izango dituzte ikasturtean zehar. Ikertzaile profesionalen bisitak jaso eta inguruko enpresak bisitatuko dituzte. Honela,  zientzia- eta teknologian lan egiten duten profesionalak eta inguruneko errealitate zientifikoa eta teknologikoa ezagutuko dituzte. Ildo beretik, udaberriko “Parekoen Topaketa” ekimenean, ideiak elkar-trukatuko dituzte profesionalekin. Otsailaren 11, Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna ere ospatuko dute. Gainera, Elhuyar Zientzia Azokan parte hartzeko aukera izango dute. Bertan, ikasturtean garatutako zientzia- eta teknologia-proiektuak jendaurrean aurkeztuko dituzte.

Oraindik ere izen-ematea irekita dago (plazak bete arte):