2024 urteko ekimena

Otsailaren 11n Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzen da nazioartean. Hori dela eta, 2024an, laugarren aldiz, Elhuyarrek “Otsailaren 11ko erakusleihoak” ekimena jarri du martxan. Emakume zientzialari baten ekimenez jaio zen kanpaina Zaragozan, eta 2021ean Elhuyarrek gurera ekartzea erabaki zuen. #O11erakusleihoak kanpainan, herrietako saltokien erakusleihoak emakume zientzialariez “janzten” ditugu; gero eta gehiago hedatzen doan ekimena da, eta aurten 13 udalerri hauetako saltokiak apaindu ditugu: Abanto-Zierbena, Bilbo, Elgoibar, Laudio, Barakaldo, Zarautz, Deba, Ordizia, Beasain, Gueñes, Ibarra, Astigarraga eta Plentzia. Guztira 290 saltokitan ikusi ahal izango dira emakume zientzialariak.

Bizilabek urte osoan egiten du lan neskek zientzia- eta teknologia-gaietan parte har dezaten, eta, horretarako, emakume zientzialarien lana balioan jarri eta bistaratzen du, erreferenteak sortzeko. Eta egun honi lotuta, halaber, saltokiei, karteletako QRen bidez, ginkanak egiteko aukera zabaldu diegu.

Animatu, eta zuk ere hartu parte herriko dendetan!

 

  

Eusko Jaurlaritza
Logo_Bilbao.gif
Elgoibarko udala
Abanto-Zierbenako udala
Laudioko udala
Astigarragako udala
Barakaldo
Beasain-udala
Deba-Udala
Gueñes udala
Ibarra udala
Ordizia udala
Plentzia udala
Zarautz udala