5-Timnit Gebru
Adis Abeba (Etiopia), 1983
Timnit Gebru zientzialari etiopiarra ingeniari elektrikoa eta adimen artifizialaren ikertzailea da.
Konputazioan, datu-meatzaritzako algoritmoetan eta alborapen algoritmikoan aditua da. Teknologian jarduten duten pertsonen aniztasunaren alde ere egiten du lan, eta adimen artifizialean lan egiten duten ikertzaile beltzen Black in AI elkartearen sortzaileetako bat da.
Gebru Adís Abeban jaio eta hazi zen, baina gurasoak Eritreakoak zituenez, Etiopiaren eta Eritrearen arteko gerran deportazioa jasan zuen, eta 15 urte zituela Etiopiatik ihes egin zuen. Azkenik, asilo politikoa eskatu zuen, eta Estatu Batuetan onartu zuten. Institutua bukatuta, Ingeniaritza Elektrikoa ikasi zuen eta lehen iPada sortzen parte hartu zuen Applen. Gero Microsoftetik pasatu zen. Ikusmen artifizialean doktoratu ondoren, Googlera iritsi zen 2018an, non adimen artifizialeko etika taldeko zuzendarikidea izan zen, 2020an kaleratu zuten arte, ikerketa-artikulu bati buruzko desadostasun luze baten ondoren. Googleko 2.600 langilek eta mundu akademikoko, industriako eta gizarte zibileko 4.300 pertsonak eskaera bat sinatu zuten Gebruren kaleratzea kritikatzeko, "aurrekaririk gabeko ikerketa-zentsura" zela esanez. Artikulu horretan, azaltzen zuen hizkuntza-prozesamenduko eredu algoritmikoek kalte egiten dietela oso alboratuta dauden pertsonei eta gutxiengoei.
Googleren kaleratzeagatik eskandalua izan eta urtebetera, bere ikerketa-zentro propioa aurkeztu zuen, Distributed AI Research Insititute (DAIR). Teknologiak talde baztertuenetan eragiten dituen kalteak aztertu ditu. Horretarako, diziplina anitzeko talde bat sortu du, non informatikariak, datu-zientzietako eta ikusmen artifizialeko adituak lanean aritzen baitira soziologoekin, gizarte-langileekin eta beste profil humanista batzuekin.
Zer da adimen artifiziala? Modu erraz batean azalduta, adimen artifiziala ordenagailu-programa edo makina batek pentsatzeko eta ikasteko duen trebetasuna da. Adimena, berez, ikasteko eta egoera berriei aurre egiteko gaitasuna da. Ordenagailu edo robot batek arazo bat konpontzen duenean edo hizkuntza erabiltzen duenean, adimentsua dela dirudi. Adimen-mota hori, ordea, giza adimenetik ezberdina da, ez delako naturala, artifiziala baizik.
Timnit Gebruri buruz gehiago jakiteko: · Timnit Gebru: “No solo es Facebook, las redes sociales propagan el odio con impunidad” (El País) |