6-Vandana Shiva

Dehradun (India), 1952

Fisikan doktorea, aktibista ekologista eta ekofeminista.

Txikitatik bere gurasoengandik ikasi zuen natura maitatzen. Dehradunen Fisika ikasi zuen, eta, Bhabhako Ikerketa Atomikoko Zentroan denboraldi labur bat egin ondoren, Kanadara joan zen Zientziaren Filosofiako master bat egitera. 1979an, Fisika Kuantikoan doktoratu zen Ontarioko unibertsitatean.

1982an Ikerketa Zientifiko, Teknologiko eta Ekologikorako Fundazioa sortu zuen. Fundazio horren ekimenen artean daude nekazaritza ekologikoa bultzatu eta zabaltzea, biodibertsitatea aztertu eta mantentzea, mugimendu ekologistarekiko emakumeen konpromisoa sustatzea eta sentimendu demokratikoa berreskuratzea.

Shivak, indarkeriarik gabeko Gandhiren kontzeptuan oinarritua, emakume nekazariak bultzatzen ditu mendeetan zehar izan zuten papera berreskuratzera, haziak gorde (espeziea babesteko) eta berriro landatzera, nazioarteko merkataritza-legeei uko eginez edo merkatu-ekonomiaren arauei men eginez, beren merkatu independentea sortzeko.

1993an, mugimendu alternatiboetan egindako lanagatik eta, emakumea eta ekologia garapenari buruzko diskurtso modernoaren muinean jartzeagatik, Right Livelihood saria jaso zuen, “Nobel sari alternatibo” ere deitzen dena.

Vandana Shiva ekofeminismoaren ordezkari nabarmena da. Berak bizitza bezain aspaldiko mugimendu gisa definitzen du ekofeminismoa, eta bizitza antolaketa sozial, politiko eta ekonomikoaren erdian jartzean datza. Emakumeek egiten dute hori, haiei utzi baitiete bizitza zaintzeko eta mantentzeko lana.

Vandana Shivari buruz gehiago jakiteko:

·        Breve biografía de Vandana Shiva.

·        Vandana Shiva, un premio Nobel muy inspirador.

·        ¿Quién alimenta realmente al mundo? Entrevista a Vandana Shiba

 

Deskargatu irudia hemen klik eginda

Eusko Jaurlaritza
Logo_Bilbao.gif
Elgoibarko udala
Abanto-Zierbenako udala
Laudioko udala
Astigarragako udala
Barakaldo
Beasain-udala
Deba-Udala
Gueñes udala
Ibarra udala
Ordizia udala
Plentzia udala
Zarautz udala