4-Anna Atkins
Tonbridge (Ingalaterra), 1799-1871
Anna Atkins botanikari eta argazkilari ingeles bat izan zen.
1799an jaio zen, Tonbridgen, eta ama erditzean hil zen. Aita, John George Children, kimikari, minerologo eta zoologoa zen, eta haren esku geratu zen Annaren heziketa. Aitaren irudia funtsezkoa izan zen, berrikuntzarekiko eta zientziarekiko interesa piztu baitzion.
Aitaren lagun batek, Sir John Herschelek, zianotipia izeneko prozedura asmatu zuen (argazkiaren lehen hurbilketa) eta Anna izan zen teknika berri hori erabiltzen lehena landareen, iratzeen eta algen kopiak egiteko (argazkien antzekoak). Berehala ulertu zuen argazkiak zehaztasun zientifiko handiagoa eman ziezaiokeela ilustrazio botanikoari, ordura arte eskuz egindako marrazkien tipografia-inpresioan soilik oinarrituta baitzegoen. Eta, zianotipiaren teknika erabiliz, Atkins-ek lehen argazki-liburua argitaratu zuen, British Algae: Cyanotype Impressions izenekoa. Lortutako irudi urdinen edertasuna eta fintasuna mugarri izan ziren botanikaren, argazkigintzaren eta estetikaren munduan, eta, gaur egun, algak objektu artistiko bihurtu zituen lehen botanikaritzat hartzen da.
Zer da zianotipia? Zianotipia prusiar-urdin koloreko kopiak egiteko argazki-prozedura monokromoa da. Teknika horren bidez, irudi originalaren negatiboa lortzen da, zianotipo izenekoa. Paper fotosentikor bati soluzio kimiko berezi bat eransten zaio, eguzkiaren argiari kolorea aldatuz erreakzionatzeko gai dena. Hala, paperaren gainean objektuak jartzen ditugunean, argia blokeatzen duen itzala sortzen dute, irudia sortuz.
Anna Atkinsi buruz gehiago jakiteko: |
Deskargatu irudia hemen klik eginda