1-Mari Luz Esteban Galarza

Pedrosa de Valdeporres, Burgos, 1959

 

Medikuntzan lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) eta Antropologian doktorea Bartzelonako Unibertsitatean. Gizarte Antropologiako irakaslea da EHUn, eta AFIT-Antropologia Feminista Ikerketa Taldearen koordinatzailea ere bada. Antropologia feministaren eta gorputzaren, osasunaren eta emozioen antropologiaren arteko elkargunean kokatzen da haren ikerketa.

Estebanek sakon aztertu ditu emakumeek beren osasunari buruz duten bizipena eta familia-plangintzako zentroen esperientzia, eta hainbat argitalpen akademiko ditu arlo horretan.

Hainbat libururen egilea ere bada; haien artean, Antropología del cuerpo: género, itinerarios corporales, identidad y cambio (Edicions Bellaterra, 2004) eta Crítica del pensamiento amoroso (Edicions Bellaterra, 2011). Gainera, honako poesia-liburu hauek ere idatzi ditu: La muerte de mi madre me hace más libre (La Oveja Roja, 2017), Andrezaharraren manifestua, Pamiela, 2019 eta Feminismoa eta politika eraldaketak (Susa-Lisipe, 2017). Etnografías feministas. Una mirada al siglo XXI desde la antropología vasca liburu kolektiboa koordinatu du (Jone M. Hernándezekin; Bellaterra Edicions, 2018).

Ikerketa eta ekimen feministetako parte-hartzea uztartuz, erreferentzia bilakatu da antropologia eta aktibismo feministaren arloan.

Mari Luzi buruz gehiago jakiteko:

 

Deskargatu irudia hemen klik eginda

 

Eusko Jaurlaritza
Logo_Bilbao.gif
Elgoibarko udala
Abanto-Zierbenako udala
Laudioko udala
Astigarragako udala
Barakaldo
Beasain-udala
Deba-Udala
Gueñes udala
Ibarra udala
Ordizia udala
Plentzia udala
Zarautz udala