2-Maryam Mirzajani

Teheran, Iran, 1977-2017

Ohiz kanpoko talentuen garapenerako NODET erakunde irandarreko eskola batean osatu zuen Bigarren Hezkuntza, Teheranen. Artean nerabea zela, ezagun egin zen matematikaren nazioarteko esparruan, 1994ko eta 1995eko Olinpiada Matematikoetan urrezko domina irabazita. Bera izan zen hori lortu zuen lehenengo neska irandarra.

Matematikako lizentziatura 1999an lortu zuen, Teherango Sharif Teknologia Unibertsitatean. Ondoren, AEBera joan zen graduondoko ikasketak egitera, eta doktoretza 2004an amaitu zuen, Harvardeko Unibertsitatean. Gainazal kurbatuen geometriari buruzko ikerketa zirraragarri eta originalak egin zituen. 2008tik aurrera, Stanford Unibertsitateko matematika irakaslea izan zen.

Fields domina, nazioarteko matematika-komunitateak ematen duen sari nagusia, jaso zuen lehenengo emakumea izan zen 2014an.

Bularreko minbiziarekin hil zen 2017an, 40 urte zituela.

Maryami buruz gehiago jakiteko:

 

Deskargatu irudia hemen klik eginda

Eusko Jaurlaritza
Abanto-Zierbenako udala
Logo_Bilbao.gif
Elgoibarko udala
Iruñeko Udala
Laudioko udala
Altsasuko Udala
Aranguren (Mutilba)
Aretxabaletako Udala
Arrasate
Barakaldo
Baztango Udala
Berriozar (Berdintasuna)
Durangoko Udala
Eibarko Udala
Emakumeak zientzian
Erandio
Galdakaoko Udala
Izarbeibar
Legazpiko Udala
Ordizia udala
Tafallako Udala
Urduliz