5-Dorcas Muthoni
Nyeri, Kenya, 1979
Nairobiko Unibertsitatean (Kenya) Ingeniaritza Informatikoan lizentziatu ziren lehen hamabost emakumeetako bat izan zen.
Lehen lanpostuko zeregin nagusia Afrikako unibertsitateak Internetera konektatzea izan zuen. Hori lortu ondoren, 24 urterekin, Openworld aholkularitza-enpresa sortu zuen, zeinak garatu baititu Afrikako gobernu eta enpresen artean oso zabalduta dauden kode irekiko zenbait aplikazio. Modu horretan, hobetzen eta lehiakorrago izaten lagundu die Afrika osoko erakunde askori.
Sari eta aitortza ugari jasotakoa da. 2017. urtean, esaterako, Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateak honoris causa doktore izendatu zuen Dorcas. Izendapen horrekin, unibertsitateak informazioaren eta komunikazioaren esparruan Afrikan izan duen ibilbide ekintzailea, Afrikako emakume gazteen artean ingeniaritza-ikasketak sustatzeko egin duen lan garrantzitsua eta pobreziaren aurkako konpromiso soziala aitortu zizkion.
Dorcasi buruz gehiago jakiteko: |