12-Katalin Karikó
Szeged, Hungaria, 1955
Biologian lizentziatua, 1982an Biokimikan doktoratu zen Szeged-eko Unibertsitatean. Doktoratu ondoko prestakuntza Hungarian hasi zuen, baina urte zailak ziren eta 1985ean Estatu Batuetara emigratu zuen, Templeko Unibertsitatean (Filadelfia) ikertzen jarraitzeko. 1989an Pennsylvaniako Unibertsitatean hasi zen lanean, eta, ordutik, RNA mezularian oinarritutako terapia genikoak izan dira haren ikerketaren interesgune nagusia. Ez da beti bide erraza izan; urteetan egon zen bere ikerketak aurrera ateratzeko dirulaguntzarik jaso gabe.
Urteetan RNA mezulariak proteina terapeutikoak sintetizatzeko izan zitzakeen erabilerak ikertu ondoren, 2006. urtean RNARx enpresa sortu zuen, eta haren zuzendaria izan zen 2013ra arte. 2019tik BioNTech RNA Pharmaceuticals enpresaren lehendakariordea da, zeinak COVID-19aren aurkako Pfizer txerto ezaguna garatu baitzuen.
Azken bizpahiru urteetan sari eta aitortza ugari jaso ditu txerto horri bide eman dioten garapen aitzindariengatik, tartean Premio Princesa de Asturias saria, 2021ean.
Katalini buruz gehiago jakiteko:
|