11-Ainara Sangroniz Agudo

Elgeta, Gipuzkoa, 1991

 

Kimikaria da. Euskal Herriko Unibertsitatean osatu zituen gradua, masterra eta doktoretza. Estatu Batuetako Coloradon ikertzaile ibili ondoren, gaur egun Donostiako Kimika fakultateko irakasle eta ikertzailea da.

2020an aurkeztutako doktoretza-tesian, ontziratzerako erabiltzen diren material polimeriko jasangarriak garatu zituen, hala nola, polimero biodegradagarri eta kimikoki birziklagarriak. Ikerlan horretatik abiatuta, doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikulu onenaren CAF-Elhuyar saria irabazi zuen 2021ean, artikulu honekin: Polimero jasangarriak garatzea elikagaiak ontziratzeko.

Bere ikerketa-interes nagusia ontziratzeko erabiltzen diren polimero biooinarritu eta zirkularrak garatzea da, batez ere hesi-ezaugarri egokiak dituztenak, birziklapen kimiko intrintsekoa dutenak eta/edo biodegradagarriak direnak. Horretarako, material polimerikoen egitura eta propietateen arteko erlazioari erreparatzen dio.

Oraindik ikertzaile gaztea den arren, beka eta sari ugari irabazitakoa da.

Ainarari buruz gehiago jakiteko:

 

 

Deskargatu pirudia hemen klik eginda

Eusko Jaurlaritza
Logo_Bilbao.gif
Elgoibarko udala
Abanto-Zierbenako udala
Laudioko udala
Astigarragako udala
Barakaldo
Beasain-udala
Deba-Udala
Gueñes udala
Ibarra udala
Ordizia udala
Plentzia udala
Zarautz udala