4-Emma Roca Rodríguez
Bartzelona, Katalunia, 1973-2021
Biokimikan lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta doktoretza Ingeniaritza Biomedikoan egin zuen, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan. Giza gorputzak egoera kritikoetan duen erresistentziaren mugak ikertu zituen, besteak beste, eta, horretarako, ultradistantzia-lasterketatako korrikalarien esfortzu handiek haien osasunean zituzten ondorioen ebidentziak bilatu zituen.
Kirol-ibilbide oparoa izan zuen mendian eta abentura-kiroletan, eta nazioarteko proba ugari irabazi zituen.
Kataluniako Generalitateko erreskate-taldeko suhiltzailea zen. Talde horretan sartu zen lehen emakumea izan zen, eta haren ezagutza funtsezkoa izan zen eremu zailetan harrapatuta edo mendian galduta geratu ziren pertsonak erreskatatzen laguntzeko.
2018an aluko minbizia diagnostikatu zioten, eta ordutik lan handia egin zuen gaixotasun minoritario horren inguruko ezagutza gizarteratzeko. 2021ean hil zen, 47 urterekin.
Emmari buruz gehiago jakiteko: |
Deskargatu irudia hemen klik eginda