9-Sally Ride
Encino, AEB, 1952-2012
Fisikako lizentziatura eta doktoretza AEBko Stanford Unibertsitatean egin zituen.
1970eko hamarkadaren bukaeran, AEBko Aeronautika eta Espazioaren Agentzia Nazionalaren (NASA) programa baterako boluntarioak eskatzen zituen prentsa-iragarki bati erantzun zion, eta, ia 9.000 pertsonaren artetik, onartu egin zuten. 1978an hasi zen NASAn lanean, eta 1983an espaziora iritsi zen lehenengo emakume estatubatuarra izan zen. Aurretik, bi emakume sobietarrek baino ez zuten lorpen hori erdietsi: Valentina Terexkova (1963an) eta Svetlana Savitskaiak (1982an).
NASAtik espaziora joandako lehenengo emakume astronauta izateaz gain, lesbiana zela dakigun lehena ere bada. Eremu publikoan emakumeek oraindik ere egin behar duten borrokaren ikur, hil zen arte ez zen jakin ia 30 urteko bikote-harremana izan zuela beste emakume batekin.
Pankreako minbiziarekin gaixotu eta 2012an hil zen, 61 urterekin.
Sallyri buruz gehiago jakiteko: |