7-Melissa Cristina Márquez Villalobos
San Juan, Puerto Rico, 1993
Melissak jatorri latinoa du, puertorricarra eta mexikarra, hain zuzen.
AEBko New College of Floridan egin zituen Biologia ikasketak. Ondoren, Itsas Biologiako masterra ikasi zuen Zeelanda Berriko Victoria University of Wellingtonen. Gaur egun, doktoretza-ikasketak egiten ari da Australiako Curtin Universityn, non kondriktioen (marrazoen eta itsas katuen) portaera, ekologia eta kontserbazioa ikertzen baitzituen.
Hezitzaile eta zientzia-komunikatzaile gisa, itsas animalien dibertsitatea eta kontserbazioa sustatzen dituzten hainbat ekimenen sortzailea da. Besteak beste, haurrentzako liburugintzan, materialgintzan eta podkastgintzan ibilitakoa da. Interneten eta sare sozialetan oso jarrera aktiboa du, eta mundu osoko milaka jarraitzaile biltzen ditu.
Emakume latinoak STEM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) diziplinetara gerturatu eta ikusaraztearen aldeko konpromiso irmoa erakusten du.
Melissari buruz gehiago jakiteko:
|