8-Amaia Arranz Otaegui

Tolosa, Gipuzkoa, 1987

Historian lizentziaduna (2009) eta Arkeobotanikan doktorea (2015) Euskal Herriko Unibertsitatean. Historiaurrean espezialista da eta Asiako hego-mendebaldean (Siria, Jordania eta Iran) garatu du bere ikerketaren zati handi bat. Haren ikerketa-ildoen artean daude, besteak beste, historiaurreko landare-dieta, basa-landareen erabilera eta horien ondorengo etxekotze-prozesua.

Ikertzaile aritu da Kopenhageko Unibertsitatean (2015-2020) eta Parisko Historia Naturaleko Museo Nazionalean (2020-2021). Asiako hego-mendebaldeko azken ehiztari-biltzaileek eta lehen nekazari-komunitateek kontsumitu zituzten elikagaien hondakinak ikertzen ari zela, Jordaniako Basamortu Beltzean egin zuen aurkikuntza batek historia-liburuak aldatu ditu: izan ere, duela 15.000 urteko ogi-apur bat aurkitu zuen, nekazaritza sortu aurrekoa.

2022an, Europar Batasuneko dirulaguntzarik entzutetsu eta lehiakorrenetako bat eskuratu zuen: ERC Starting Grant. Deialdi horrek ikerketa-karreraren hasieran dauden, gainbegiratutako lan bikaina egin duten eta modu independentean lan egiteko eta ikerketa-lider bihurtzeko gaitasuna duten ikertzaileak finantzatzen ditu. Amaiak Euskal Herriko Unibertsitatean garatuko du bere proiektua, zeinak helburu baitzuen argitzea ea zergatik hasi ziren Epipaleolitikoko (duela 23.000-11.600 urteko) ehiztari-biltzaile populazioak lurra lantzen eta landare-baliabideen ustiapenak areagotzen. Horretarako, aztarnategi arkeologikoetan aurkitutako landare-hondakinak erabiliko ditu batez ere.

Amaiari buruz gehiago jakiteko:

 Deskargatu irudia hemen klik eginda

 

Eusko Jaurlaritza
Logo_Bilbao.gif
Elgoibarko udala
Abanto-Zierbenako udala
Laudioko udala
Astigarragako udala
Barakaldo
Beasain-udala
Deba-Udala
Gueñes udala
Ibarra udala
Ordizia udala
Plentzia udala
Zarautz udala