1-Ana Zubiaga Elordieta
Deskargatu irudia hemen klik eginda.
Euskal Herriko Unibertsitatean (EHUn) garatu zuen doktoretza aurreko ikerketa-jarduna, eta Estatu Batuetako Tufts eta Harvardeko unibertsitateetan (1986-1994) doktoretza ondokoa. Hala, Harvardeko Unibertsitatean espezializatu zen minbiziaren garapenean inplikatutako geneen erregulazioaren azterlanean.
1995ean hasi zen EHUko irakasle-jardunean. Gaur egun, Genetika arloko katedraduna da, eta graduko eta gradu ondoko eskola teorikoak eta praktikoak ematen ditu. Minbiziaren oinarri molekularrak aztertzen dituen Minbiziaren Biologia Molekularra ikerketa-taldea ere zuzentzen du EHUn. Bereziki aztertzen ditu zelula-zikloaren erregulazio genetikoa eta horrek minbizian eta ehun-endekapenean duen eragina. Aditu zein aholkulari gisa, ardura instituzional ugari ere izan ditu EHUn.
Erkidegoko, Estatuko zein Nazioarteko proiektu eta lankidetza ugari zuzendu ditu, eta horren erakusle dira zientzia-aldizkari espezializatuetan argitaratutako hainbat eta hainbat lan.
Jakiunde Euskal Herriko Zientzia, Arte eta Letren Akademiako kide da, eta, horri guztiari, dibulgazioan egiten duen lan handia gehitu behar zaio.
Sari ugari jasotakoa da; tartean, Resurrección María Azkue saria 1982an, eta CAF-Elhuyar merezimendu-saria 2020an.
Partekatu sare sozialetan:
"Ana Zubiaga Elordietak minbiziaren oinarriak ikertzen ditu."
#O11erakusleihoak
#emakumeak
#zientzia
#STEAMhezkuntza
#Elhuyar