11-Gro Harlem Brundland

Deskargatu irudia hemen klik eginda.

Osloko (Norvegia) Unibertsitatean medikuntza eta Harvardeko Unibertsitatean (Ameriketako Estatu Batuak) osasun publikoko masterra ikasi zituen. Norvegiako osasungintza publikoko medikua izan zen, harik eta, 1974an, 35 urte zituela, ingurumen-ministro izendatu zuten arte.

Norvegiako lehen ministro izan zen hiru alditan, Alderdi Laboristarekin,, 1980ko eta 1990eko hamarkadetan. Bere agintaldietako ministro-proportzio parekideak ezagun egin ziren mundu osoan: ministroen ia erdiak emakumeak ziren, eta hori ez zen ohikoa garai hartan.

1983an, Nazio Batuen idazkari nagusiak Ingurumenari eta Garapenari buruzko Munduko Batzordea sortu, eta haren buru izatera gonbidatu zuen Brundtland. Garapen jasangarriaren kontzeptu politiko zabala garatu zuen batzorde hark. 1987an, Nazio Batuen eskariz idatzitako ‘Brundtland txostena’ aitzindari izan zen orduan ezohikoa zen salaketa bat egiten: gizarte-aurrerapena ingurumen-kostu altuegiarekin gauzatzen ari zela.

1998an, Munduko Osasun Erakundearen Zuzendari Nagusi izendatu zuten eta, ondoren, beste hainbat kargu ere izan zituen erakunde publiko zein pribatuetan.

2011ko urriaren 17an, Euskal Herrian izan zen, Donostian egindako Bake Konferentzian parte hartu baitzuen. Mahaiburu izan zen, Koffi Annan eta Europako beste 4 lider politikorekin batera, eta armak uzteko eskaria egin zioten ETAri; orobat eskatu zieten Espainiako eta Frantziako gobernuei negoziatzeko eta alderdiei hitz egiteko.

Sari eta ohore ugari jasotakoa da.

 

Gro Harlemi buruz gehiago jakiteko:

 

Partekatu sare sozialetan:

"Gro Harlem Brundtland izan zen aurrerapen soziala ingurumen-kostu handiegiarekin gauzatzen ari zela esan zuen aurreneko zientzialarietako bat."

#O11erakusleihoak
#emakumeak
#zientzia
#STEAMhezkuntza
#Elhuyar

Eusko Jaurlaritza
Logo_Bilbao.gif
Elgoibarko udala
Abanto-Zierbenako udala
Laudioko udala
Astigarragako udala
Barakaldo
Beasain-udala
Deba-Udala
Gueñes udala
Ibarra udala
Ordizia udala
Plentzia udala
Zarautz udala