12-Maia Duguine Haristoy

Maia Duguine Hizkuntzalaritzan doktorea da (UPV/EHU & Université de Nantes, 2013). Doktorego-ondoko ikertzaile izan zen Cambridgeko Unibertsitatean (Erresuma Batua), eta irakasle UPV/EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak sailean
2017az geroztik, ikertzailea da Frantziako Ikerketa Zientifikorako Zentro Nazionalean (CNRSn). Hain zuzen, euskalari dihardu Baionako IKER euskara eta euskal testuen ikerketa-zentroan. Hizkuntzaren egitura aztertzen du, eta bereziki interesatzen zaizkio hizkuntza-aldakortasuna eta haren mugak, bai eta sintaxiak esanahiarekin eta gauzatze fonologikoarekin dituen harremanak ere.
Gehien-gehienetan euskara izaten du bere ikerketen abiapuntu.
Maia Duguineri buruz gehiago jakiteko:
https://eu.wikipedia.org/wiki/IKER_euskara_eta_euskal_testuen_ikerketa-zentroa
Partekatu sare sozialetan:
"Maia Duguine Haristoyk hizkuntzaren egitura aztertzen du, euskararena gehien-gehienetan."
#O11erakusleihoak #emakumeak #zientzia #STEAMhezkuntza #Elhuyar
