6-Mary Anderson

Deskargatu irudia hemen klik eginda.

Mary Anderson higiezinen promotorea izan zen Birminghamen (Alabama, AEB). Berak zaindu zuen izeba bat hil ondoren jasotako herentziak (bitxiak eta urrea) egonkortasun finantzarioa eman zion.

1902ko neguan, New Yorken zegoelarik, konturatu zen tranbia-gidariek arazo handiak zituztela leihatiletako elurra kentzeko. Kristaletatik elurra eskuz kentzen zuten edo burua ateratzen zuten ikusi ahal izateko, eta horrek atzerapenak eta egoera arriskutsuak sortzen zituen.

Elurra edo euria ari zuen egunetan gidatzean ondo ikusteko metodo bat asmatu zuen Andersonek. Beso metaliko kulunkari bat zen, eta pilotuak, edo haren laguntzaileak, eskuz eragin zezakeen ibilgailuaren barrutik, palanka baten bidez. Beso garbitzaileak gomazko xafla bat zeraman erantsita, mugimendu erradial bat egiten zuen, eta malguki batek automatikoki itzultzen zuen hasierako posiziora kristalean. Hainbat saiakera egin ondoren, 1905ean amaitu zuen asmakizuna, eta leihoak garbitzeko gailu batentzako patente bat lortu zuen (743801 zk.).

Ondoren, Anderson saiatu zen Kanadako enpresa batek bere haizetako-garbigailua komertzializatu zezan, baina enpresak ez zion inolako balio ekonomikorik aurkitu aparatuari. Hura izan zen Andersonek haizetako-garbigailua ustiatzeko egin zuen saiakera bakarra, eta ez zuen inoiz dirurik jaso jabetza-eskubideengatik. 1908an historiako lehen utilitarioa (Ford-T) merkaturatu zenean, orduan bai, bideragarri eta ezinbesteko bilakatu zen haizetako-garbigailua automobilen oinarrizko ekipamenduan.

Mary Andersonek ez zuen beste asmakuntzarik egin, eta, geroztik, Birminghameko higiezinen negozioaren kudeatzaile gisa jarraitu zuen.

Mary Andersoni buruz gehiago jakiteko:

 

Partekatu sare sozialetan:

"Mary Andersoni esker dugu haizetako-garbigailua gure autoetan. Berak diseinatu zuen beso metalikoa, baina garai hartan inori ez zitzaion erabilgarria iruditu."

#O11erakusleihoak
#emakumeak
#zientzia
#STEAMhezkuntza
#Elhuyar 

Eusko Jaurlaritza
Logo_Bilbao.gif
Elgoibarko udala
Abanto-Zierbenako udala
Laudioko udala
Astigarragako udala
Barakaldo
Beasain-udala
Deba-Udala
Gueñes udala
Ibarra udala
Ordizia udala
Plentzia udala
Zarautz udala