10-Chieko Asakawa

Deskargatu irudia hemen klik eginda.

Chieko Asakawak ondo ikusten zuen jaio zenean eta, umetan, atleta olinpikoa izatea zuen amets. 11 urterekin, baina, igerian izan zuen istripu baten ondorioz, nerbio optikoa kaltetu, eta ikusmena galtzen hasi zen; 14 urterekin, erabat itsutu zen.

Ingeles literaturako ikasketak egin zituen Osakako Otemon Gakuin Unibertsitatean, eta orduan hasi zen informatikako bi urteko ikasketak ere egiten. Garai hartan, "optacon" bat erabiltzen zuen testu inprimatuak ukitze-sentsazioetara itzultzeko.

1984an hasi zen ikertzaile Tokioko IBM erakundean. Ordutik gaurdaino, zientzialari konputazional modura aritu da, eta pertsona itsuen bizi-kalitatea hobetzen lagundu du, hamaika ekarpen teknologikoren bidez; tartean, web-orriak automatikoki irakurtzeko sistema bat.

Itsu izatea lanerako eragozpena du, baina, aldi berean, itsuen beharrak primeran ezagutzen dituenez, haientzako soluzioak bilatzera bultzatu dute.

2004an ingeniaritzako doktore-titulua lortu zuen Tokioko Unibertsitatean.

 

Chieko Asakawari buruz gehiago jakiteko:

 

Partekatu sare sozialetan:

"Chieko Asakawa itsua da, eta itsuen bizi-kalitatea hobetzeko teknologiak garatu ditu; besteak beste, web-orriak automatikoki irakurtzeko sistema bat."

#O11erakusleihoak
#emakumeak
#zientzia
#STEAMhezkuntza
#Elhuyar

Eusko Jaurlaritza
Logo_Bilbao.gif
Elgoibarko udala
Abanto-Zierbenako udala
Laudioko udala
Astigarragako udala
Barakaldo
Beasain-udala
Deba-Udala
Gueñes udala
Ibarra udala
Ordizia udala
Plentzia udala
Zarautz udala