5-Ana Teresa Diego

Deskargatu irudia hemen klik eginda.

La Platako Astronomia Behatokiko graduko ikaslea izan zen 1970eko hamarkadan eta Gazte Federazio Komunistako militantea. 21 urterekin, 1976ko irailean, fakultatearen irteeran, desagertu egin zen, 1976an hasitako Argentinako diktadura militarraren estatu-terrorismoaren esparruan bahituta.

Ama, Zaida Franz, Maiatzeko Plazako Amen sortzaileetako bat izan zen.

2011n, La Platako Unibertsitateko Astronomia eta Geofisika Zientzietako Fakultateko dekanoak egindako eskaera bati erantzunez, Nazioarteko Astronomia Batasunak 11441 asteroideari Anadiego izena ematea erabaki zuen haren omenez. Argentinako El Leoncito behatokitik aurkitutako asteroide-gerrikoaren asteroidea da hori.

Anaren gorpuzkinak ez ziren aurkitu 2012ko apirilera arte, desagertu eta hogeita hamabost urtera, harik eta Avellanedako (Buenos Aires) hilerriko hobi komun batean identifikatu ziren arte.

Polvo de estrellas dokumentalak bere bizitza kontatzen du.

 Ana Teresa Diegori buruz gehiago jakiteko:

 

Partekatu sare sozialetan:

"Ana Teresa Diego 21 urteko astronomia-ikaslea bahitu egin zuen Argentinako diktadura militarrak."

#O11erakusleihoak
#emakumeak
#zientzia
#STEAMhezkuntza
#Elhuyar

Eusko Jaurlaritza
Logo_Bilbao.gif
Elgoibarko udala
Abanto-Zierbenako udala
Laudioko udala
Astigarragako udala
Barakaldo
Beasain-udala
Deba-Udala
Gueñes udala
Ibarra udala
Ordizia udala
Plentzia udala
Zarautz udala