9-Wangari Maathai

 Deskargatu irudia hemen klik eginda.

Wangari Maathai familia apal batean jaio zen. Lana, familia bat osatzea eta tradizioak agindutako urratsei jarraitzea; hori zuen patua umetatik, beste bide bat hautatzeko aukera izan zuen: beka batik esker, Ameriketako Estatu Batuetan Biologiako gradu- eta doktoretza-ikasketak egin zituen. Doktoretza lortu zuen Ekialdeko Afrikako lehen emakumeetako bat izan zen.

Bere herrialdera itzultzean, ikusi zuen ezen, deforestazioak eta ondasun naturalak kontrolik gabe  erabiltzearen ondorioz, Kenyako landa-eremuetako emakumeak —beste leku batzuetakoak bezala— galtzen ari zirela lurrari lotutako bizimodua. Horri aurre egin nahian, 1977an, Movimiento Cinturón Verde mugimendua sortu zuen Wangarik, bere herrialdeko naturaren kontserbazioa hobetzeko eta komunitatea —batez ere emakumeak eta neskak— ahalduntzeko. Zuhaitzak landatzeko baliabideak eta zaintzeko eta ustiatzeko prestakuntza emanda, emakumeek independentzia lortzen zuten, eta, aldi berean, deforestazioaren, lehortearen eta lurzoruen desertifikazioaren aurka jarduten zuten.

2004an, Bakearen Nobel Saria jaso zuen lehen emakume afrikarra izan zen; «garapen jasangarriari, demokraziari eta bakeari egindako ekarpenagatik» eman zioten saria.

2011n hil zen, obulutegiko minbiziaren ondorioz.

Wangari Maathairi buruz gehiago jakiteko:

 

Partekatu sare sozialetan:

"Wangari Maathai kenyarrak Gerriko Berdearen Mugimendua sortu zuen oihan-galtzeak zekartzan arazoak konpontzeko eta bere herrialdeko emakumeak ahalduntzeko."

#O11erakusleihoak
#emakumeak
#zientzia
#STEAMhezkuntza
#Elhuyar

Eusko Jaurlaritza
Logo_Bilbao.gif
Elgoibarko udala
Abanto-Zierbenako udala
Laudioko udala
Astigarragako udala
Barakaldo
Beasain-udala
Deba-Udala
Gueñes udala
Ibarra udala
Ordizia udala
Plentzia udala
Zarautz udala