4- Harriet Martineau

Deskargatu irudia hemen klik eginda.

Idazle, soziologo eta ekonomista britainiar gailen honek aintzatespena lortu zuen garai viktoriarreko (1837-1901) ekonomia politikoari, teoria soziologikoari eta aktibismo sozialari egindako ekarpenengatik.

Heziketa eta pentsamendu kritikoa baloratzen zituen ingurune batean hezi zen Martineau. Aita hil ondoren zailtasun ekonomikoak izan zituen arren, idazle profesionala izatera iritsi zen. Oso lorpen handia, inondik ere, XIX. mendeko emakume batentzat.

Martineauk ospea irabazi zuen "Illustrations of Political Economy" (1832-1834) argitaratu zuenean, printzipio ekonomikoak publiko orokorrari ulergarri egiteko moduan azaltzen zituen kontakizun-sorta bat. Liburua garaiko bestseller bihurtu zen, eta ekonomia politikoa ezagutzera emango zuen irudi gisa hartu zuten.

Arrakasta hari esker, bidaia bat egin zuen AEBra, zeina erabakigarria izan baitzen emakumeek egindako soziologiaren hastapenetarako. Bidaia haren ondorioz, 1836an, aldi berean idatzitako bi liburu argitaratu zituen: Society in America eta How to Observe Morals and Manners; metodo soziologikoaren arauak eta nola aplikatu metodologia Estatu Batuetako gizartearen analisian. Gizartea aztertzeko metodologia baten eta metodologia horren aplikazio enpirikoaren lehen aurkezpen sistematikoa izan ziren liburu biak.

Martineau emakumeen eskubideen defendatzaile irmoa izan zen, bai eta genero-desberdintasuna betikotzen zuten erakundeen kritiko irmoa ere. Haren aktibismoa emakumeen heziketa, esklabutzaren abolizioa eta tankerako gaiak jorratzen zituzten idatzietan islatu zen.

Bizitzan zehar, Martineauk gutunak gurutzatu zituen garaiko pertsona garrantzitsuekin eta aktiboki parte hartu zuen gai sozial eta politikoei buruzko eztabaida publikoetan. Gai ugari jorratzeko zuen gaitasunari esker, garaiko intelektualik moldakorrenetako bat bihurtu zen.

Harriet Matineauri buruz gehiago jakiteko:

Eusko Jaurlaritza
Logo_Bilbao.gif
Elgoibarko udala
Abanto-Zierbenako udala
Laudioko udala
Arrasate
Arrigorriaga
Astigarragako udala
Azkoitia
Barakaldo
Cristina Enea
Durango
Iruña
Irura
Ordizia udala