6- Lurdes Ansa Maiz

Pedagogia ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. 1991n hasi zen Elhuyarren lanean, euskarazko lehen hiztegi entziklopedikoa sortzeko proiektuan parte hartzeko. 1993an argitaratu zuten lan aitzindari hura.
Euskarazko zientzia-dibulgazioan ibilbide luze eta oparoa egin duen profesionala da. Beste zeregin batzuen artean, argitalpenen ardura izan zuen urte luzez, eta prozesuaren alderdi guztiak koordinatzen zituen: edukien diseinua, argitalpen-prozesua eta komunikazioa. Testuen idazketa eta egokitzapenetik hasi, irudi eta ilustrazioen hautaketara eta maketazio eta azken produkziora arte, edizio-lan osoa zaintzen zuen.
Ansak bertatik bertara bizi izan du teknologiaren bilakaera, eta, Elhuyarrek bere lan-moduak garapen berriei egokitzeko moldatu ahala, emakume honen zereginak ere aldatu egin dira. Azken urteotan, zientzia-hezkuntza sustatzen duten proiektuetan ibili da buru-belarri.
33 urteko lan-ibilbidearen ondoren, 2024ko abuztuan hartu zuen erretiroa Lurdesek.
Lurdes Ansa Maizi buruz gehiago jakiteko:
https://aiurri.eus/komunitatea/aiurri/1544014940533-lurdes-ansa-elhuyar-fundazioko-edizio-arduraduna
