3- Halet Çambel

Deskargatu irudia hemen klik eginda.

Arkeologia ikasi zuen Parisko Sorbonan, eta doktoretza Istanbulgo Unibertsitatean burutu zuen.

1936an, Berlingo Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, Turkia ordezkatuz eskriman. Olinpiar jokoetan parte hartu zuen lehen emakume musulmana izan zen. Berlinen bizi zelarik, uko egin zio Adolf Hitlerrekin biltzeko gonbidapen bati, haren politiken kontrako protesta gisa.

Haren kirol-ibilbidea amaitu zenean, Çambelek arkeologian jardun zuen esklusiban. Çambelek egindako indusketak ezinbestekoak izan ziren hieroglifiko eta idazkera-sistema hititak ulertzeko. K.a. 1600-1200 urte inguruan Anatoliako eskualdean (egun Turkia) hitz egiten zen hizkuntza da hititera.

Çambel-ek irakasle ere jardun zuen Istanbulgo Unibertsitatean, eta, han, Turkiako lehen Historiaurreko Departamentua sortu zuen. Kultur ondarearen kontserbazioaren alde erakutsitako konpromisoagatik nabarmendu zen, gune arkeologiko batzuk mehatxupean jartzen dituzten presa batzuen eraikuntzaren aurka altxatu baitzen.

Haren lanaren aintzatespen gisa, Claus Printzearen Saria jaso zuen 2004an.

Halet Çambeli buruz gehiago jakiteko:

Eusko Jaurlaritza
Abanto-Zierbenako udala
Logo_Bilbao.gif
Elgoibarko udala
Iruñeko Udala
Laudioko udala
Altsasuko Udala
Aranguren (Mutilba)
Aretxabaletako Udala
Arrasate
Barakaldo
Baztango Udala
Berriozar (Berdintasuna)
Durangoko Udala
Eibarko Udala
Emakumeak zientzian
Erandio
Galdakaoko Udala
Izarbeibar
Legazpiko Udala
Ordizia udala
Tafallako Udala
Urduliz