2- Dorotea Barnés González

Deskargatu irudia hemen klik eginda.

Iruñeako kimikari nabarmen hau ezaguna da Raman espektroskopia iberiar penintsulara eraman zuelako Letren eta Zientzien Zilarrezko Aroan, XIX. mende amaierako eta XX. mendearen lehen hereneko garapen teknologiko, industrial eta hezkuntzakoarekin bat datorren kultur garai bat.

Heziketa eta aurrerapena baloratzen zituen ingurune batean hezi zen Dorotea. Madrilgo Unibertsitate Zentralean ikasi zuen, eta Foster Laborategiko ikastaroetan parte hartu zuen. 1929an, Massachusettseko Smith College-n (AEB) ikasteko beka bat lortu zuen, eta, han, espektroskopia kimikoan espezializatu zen, Gladys Anslow-ren zuzendaritzapean. Aurrerago, Yale Unibertsitatean lan egin zuen.

1931n itzuli zen Europara, eta, Espainian sari berezi bat jaso zuen Kimika Zientzietako lizentziaturagatik eta doktore-graduagatik. Fisika eta Kimikako Institutu Nazionalean sartu zen, Espektroskopia sailean. Gero, Graz-era (Austria) joan zen, Friedrich Kohlrausch-en laborategian lan egiteko. Substantzien egitura kimikoa identifikatzeko balio duen Raman espektroskopiaren teknika modernoak ezagutu zituen, eta berak ekarri zituen penintsulara.

Haren ibilbide nabarmenari esker, eskolak eman zituen Gerra Zibila hasi arte Madrilgo Lope de Vega Institutuan. Gerran, Carcasonara (Frantzia) erbesteratu zen familiarekin, 1940a arte.

Erbestetik itzuli zenean, erregimen frankistak irakaskuntzarako desgaitu zuen, eta horrek haren ikertzaile-ibilbidea eten zuen. Senarrak ez zion utzi etxetik kanpo gehiago lan egiten.

Dorotea Barnés Gonzálezi buruz gehiago jakiteko:

Eusko Jaurlaritza
Abanto-Zierbenako udala
Logo_Bilbao.gif
Elgoibarko udala
Iruñeko Udala
Laudioko udala
Altsasuko Udala
Aranguren (Mutilba)
Aretxabaletako Udala
Arrasate
Barakaldo
Baztango Udala
Berriozar (Berdintasuna)
Durangoko Udala
Eibarko Udala
Emakumeak zientzian
Erandio
Galdakaoko Udala
Izarbeibar
Legazpiko Udala
Ordizia udala
Tafallako Udala
Urduliz