5- Jeanne Baret
Deskargatu irudia hemen klik eginda.
Jeanne Baret Frantziako botanikari eta esploratzaile bat izan zen, eta munduari itsasoz bira egin zion lehen emakumea. La Comellen jaio zen (Borgoina, Frantzia), eta Louis Antoine de Bougainvillek 1766 eta 1769 bitartean egin zuen espedizioan sartu zen, gizon jantzita eta Jean Baret izenarekin, emakumeek debekatuta baitzeukaten itsasontzi-espedizioetan enbarkatzea.
Espedizioa hasi aurretik, Baretek Philibert Commerson naturalistaren etxezain eta laguntzaile gisa lan egiten zuen, eta harreman profesionala eta pertsonala izan zuen harekin. Commerson Bougainvilleren espedizioaren botanikari nagusi izendatu zutenean, Baret haren laguntzaile gisa erroldatu zen gizon jantzita. Bidaian zehar, milaka espezimen botaniko bildu eta katalogatu zituzten, gerora Bougainvillea deituko zitzaion landarea barne.
Bere nortasuna ezkutatzeko ahaleginak egin arren, tripulazioa eta ofizialak azkenean konturatu ziren Baret emakumea zela. Gertakari haren ondorioz, Commerson eta bera Maurizion lehorreratu ziren, eta, han, beren ikerketa botanikoekin jarraitu zuten. Commerson 1773an hil zen, eta Baret Maurizion geratu zen 1775ean Frantziara itzuli zen arte. Zirkunnabigazioa osatu zuen horrela.
Botanikari egindako ekarpenak eta garai hartako arauei desafio egiteko erakutsi duen ausardiak esplorazio zientifikoaren historiako irudi enblematiko bihurtu dute.
Jeanne Bareti buruz gehiago jakiteko: