1- Amena Karimyan

Deskargatu irudia hemen klik eginda.

Ingeniari zibil eta astronomo afganiar honek Herat-eko Institutu Teknikoan ekin zion bere ibilbide profesionalari instruktore gisa. 2018an, Kayhana Astronomical Group sortu zuen, emakume gazte afganiarren artean astronomiarekiko interesa piztera bideratutako erakunde irabazi-asmorik gabea.

Talibanek Kabul inbaditu ostean (2021eko abuztuan), Pakistanera ihes egiten saiatu zen, baina, lehen saiakeran, atzera bota zuten mugan. Handik hilabetera, muga zeharkatzea lortu zuen, Vienan ikerketa bat egiteko Austriako Zientzia Akademiak egin zion gonbita aurkeztuta. Hala ere, handik denbora batera, Pakistango hiriburuko austriar enbaxadan atzera bota zioten bisatu-eskaera inolako azalpenik eman gabe. Egoera erabat aldatu zen Alemaniako Gobernu Federalak parte hartzea erabaki eta talibanen erregimenak bizi-arriskuan jarri zituenen zerrendan sartu zuenean Amena.

Alemanian errefuxiatuta bizi da 2022az geroztik.

Amena Karimyani buruz gehiago jakiteko:

 

Eusko Jaurlaritza
Logo_Bilbao.gif
Elgoibarko udala
Abanto-Zierbenako udala
Laudioko udala
Arrasate
Arrigorriaga
Astigarragako udala
Azkoitia
Barakaldo
Cristina Enea
Durango
Iruña
Irura
Ordizia udala