10- Patricia Rodríguez Brennan

Deskargatu irudia hemen klik eginda.

Biologia ikasi zuen Kolonbian, eta, gaur egun, ikertzaile dihardu Massachusettseko Mount Holyoke Collegen (AEB).

Ahate pekindar baten zakila ikusi zuen lehen aldian, animaliaren tamainarekin alderatuta erraldoia dela erreparatuta, zera pentsatu zuen: "Eta, orduan, emeek zer? Zer dute zakil itzel horren ordez? Galdera hark ikerketa-arlo zabal bat irekitzera eraman zuen: animalien baginak. Ordura arte inork gutxik erakutsi zuen interesik arlo horretan.

Emeen bagina aztertzeak sorpresa bat baino gehiago eragin zizkion faunako emeen sexualitatearen ikerkuntzan aitzindari den honi. Hainbat aurkikuntza egin ditu, hala nola ahateek "bortxaketen kontra" duten mekanismoa edo izurde emeen klitorisa.

Brennanek ikusi zuen zenbait espezietako emeek bortxazko kopula saihesteko eboluzionatu dutela, nahi gabeko ernalketa zailtzeko bagina bat izateraino: bortxaketen kontrako mekanismo moduko bat.  Horren ondorioz, espezie horietako arren zakilek ere eboluzionatu dute, egokitzeko.

Orobat aurkitu zuen izurde emeen klitorisa emakumeena bezain atsegin-emailea eta baliagarria dela. Izurdeen klitorisaren azterketa anatomikoek iradokitzen dute erekziogune oso garatua duela, oso sentikorra dela ukituen kitzikapenarekiko eta, seguru asko, funtzionala dela. Klitoris hori handia denez eta bagina-zuloaren sarreran dagoenez, penetrazioan saihestezina da kitzikatzea.

Naturako emeen sexualitateaz oso gutxi dakigu, arrenarekin alderatuta. Izan ere, lehen, gizonezkoak ziren ia ikertzaile guztiak, eta beren buruari egiten zizkioten galderak beste era batekoak ziren. Brennani eta beste ikertzaile emakumezko batzuei esker, orain badakigu ugalketara bideratutako sexualitatea ondo ikertzeko ezin dela baztertu ekuazioaren erdia, emeak; batzuetan, gainera, haiek dira benetako giltza.

Patricia Rodriguez Brennani buruz gehiago jakiteko:

Eusko Jaurlaritza
Logo_Bilbao.gif
Elgoibarko udala
Abanto-Zierbenako udala
Laudioko udala
Arrasate
Arrigorriaga
Astigarragako udala
Azkoitia
Barakaldo
Cristina Enea
Durango
Iruña
Irura
Ordizia udala