11- Rebecca Lee Crumpler

Deskargatu irudia hemen klik eginda.

Rebecca Lee Crumpler Estatu Batuetako lehen emakume mediku afroamerikarra izan zen. Delawaren jaioa, Pennsylvanian bizi zen izeba batekin hazi zen. Izeba emakume inspiratzailea izan zen Rebeccarentzat, bizilagunak gaixotzen zirenean zaintzen eta sendatzen zituelako.

Medikuei laguntzen trebatu zen erizain gisa, erizaintza-eskolarik ez baitzegoen oraindik. Garaiko medikuntza-eskolek sarrera debekatzen zieten afroamerikarrei, eta 1860ra arte ez zuten onartu Rebecca. Eskola hartan onartua izan zen lehen emakume afroamerikarra eta bakarra izan zen, 29 urte zituela. Ikasketak hasi eta bi urtera utzi egin behar izan zituen, senarra zaintzeko. Senarra hil ondoren, Rebeccak eskolara itzultzea eskatu zuen, eta, zenbait medikuk mesfidantza agertu arren, berriz onartua izatea lortu zuen. 1864an historia egin zuen berriro: 33 urte zituela, AEBetan mediku titulua lortu zuen lehen emakume afroamerikarra izan zen.

Rebecca AEBetako Gerra Zibilaren amaieran graduatu zen. Une hartan, askatu berri ziren milioika afroamerikarrek laguntza behar zuten eta Crumplerrek laguntza nekaezina eskaini zien. Paziente gehienek ez zuten mediku-laguntzarik jasotzen, arrazakeriagatik edo osasun-zerbitzuak ordaintzeko baliabiderik ez zutelako; Rebeccari esker, bestela jasoko ez zuten mediku-arreta duina jaso zuten.

1883an A Book of Medical Discourses argitaratu zuen, bere oharretan oinarritutako liburua, pertsona afroamerikar batek idatzitako medikuntzako lehen testua izanik. Besteak beste, amatasunaren eta haurren osasuna, haurdunaldia eta edoskitzea jorratzen dira liburu horretan.

Rebecca 64 urterekin hil zen, eta hura identifikatzen zuen hilarririk gabe lurperatu zuten. Hala ere, 2020an, dirua biltzeko kanpaina baten ondoren eta hil eta 125 urtera, Rebeccaren hilobiak merezitako inskripzioa jaso zuen. Gaur egun, osasun-bokazioa duten gazteen erreferente izaten jarraitzen du.

Eusko Jaurlaritza
Abanto-Zierbenako udala
Logo_Bilbao.gif
Elgoibarko udala
Iruñeko Udala
Laudioko udala
Altsasuko Udala
Aranguren (Mutilba)
Aretxabaletako Udala
Arrasate
Barakaldo
Baztango Udala
Berriozar (Berdintasuna)
Durangoko Udala
Eibarko Udala
Emakumeak zientzian
Erandio
Galdakaoko Udala
Izarbeibar
Legazpiko Udala
Ordizia udala
Tafallako Udala
Urduliz