2- Mari Luz Guenaga Gómez

Deskargatu irudia hemen klik eginda.

Eibarren jaioa, ez zen ikertzaile izateko ideiarekin hazi; ikerketa bere bizitzara modu naturalean iritsi zen, esperientziatik eta inguruko pertsonengandik ikasteko eta erronkei aurre egiteko bide gisa. Bere ustez, ikertzea da ezagutzen ez dena apaltasunez onartzea eta etengabeko jakin-mina izatea.

Ingeniaritza Informatikoa ikasi zuen, eta ikusmen-urritasuna duten pertsonen baliabide digitaletarako irisgarritasunari buruzko doktore-tesia egin zuen. Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea da, eta programazioarekin, pertsonen eta ordenagailuen arteko elkarreraginarekin eta datuen bistaratzearekin lotutako irakasgaiak ematen ditu. Deustek ikerketa-taldeko kidea da. Bertan, STEAM hezkuntzarekin lotutako hemengo zein nazioarteko hainbat proiektutan hartu du parte. Eskola irekiak, hezkuntza-datuen analisia, ikerketan oinarritutako ikaskuntza eta jokoetan oinarritutako ikaskuntza ikertu dituzte. Egun, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko Harreman Instituzionalak eta Komunikazio saileko dekanordea ere bada.

Mari Luz Inspira STEAM proiektuaren arduraduna da, gazteen, batez ere nesken, artean zientzia eta teknologiaren interesa sustatzen duena. Programa zientzia eta teknologiako profesionalek emandako sentsibilizazio- eta orientazio-ekintzetan oinarritzen da, eta hainbat sari jaso ditu.

Eusko Jaurlaritza
Abanto-Zierbenako udala
Logo_Bilbao.gif
Elgoibarko udala
Iruñeko Udala
Laudioko udala
Altsasuko Udala
Aranguren (Mutilba)
Aretxabaletako Udala
Arrasate
Barakaldo
Baztango Udala
Berriozar (Berdintasuna)
Durangoko Udala
Eibarko Udala
Emakumeak zientzian
Erandio
Galdakaoko Udala
Izarbeibar
Legazpiko Udala
Ordizia udala
Tafallako Udala
Urduliz