3- Ola Arafat

Deskargatu irudia hemen klik eginda.

Ola Gazan jaio zen eta 18 urte bete zituen arte gurasoekin eta bost anai-arrebekin bizi izan zen, Israelen okupazioaren menpe. Olak azaltzen duenez, oso garai gogorrak izan arren beti saiatzen ziren zoriontsu izaten; “Palestinarren odolean dago hori”, bere hitzetan. Farmazia ikasi zuen Gazako Al-Azhar Unibertsitatean eta ikasketak bukatu ondoren Gazako Al-Shifa ospitalean egin zuen lan. 2002an, 25 urte zituela, senarrak beka bat jaso zuen Nafarroan Master bat eta Doktore tesia egiteko, eta senarrarekin Iruñera etortzea erabaki zuen. Aldaketa handia izan zen beretzat, garai hartan Iruñean ez baitzen hain ohikoa emakumeak zapiarekin ikustea eta jendeak mesfidati begiratzen zuen Ola. Baina oso emakume irekia denez, jendearekin hitz egiten zuen, bere burua aurkezten zuen. Seme txikiarekin parkera joateak ere harremanak egiten lagundu zion. Orain oso babestuta sentitzen da.

Iruñera iritsi zirenean oso argi zeukan bere lehentasuna seme-alabak heztea izango zela. Hala ere, ez zekien geldirik egoten eta arabierako klaseak ematen zituen. 2017an, alaba txikia institutuan hasi zenean, bere jarduera profesionala garatzeko garaia zela erabaki zuen eta DNA Catcher bioteknologia-enpresa sortu zuen, osasun, elikadura eta ingurumen arloetako arazoei aurre egiteko irtenbide berritzaileak eskainiz.

Hainbat sari jaso ditu bere ibilbide profesionalagatik, eta ez du inoiz ahaztu nondik datorren eta giza eskubideen aldeko aktibismoa ez du sekula alde batera utzi. Aktibismo horrek ere sariak ekarri dizkio Olari. 2024an Nafarroako Gobernuak ematen duen Nafarroa Koloretan saria jaso zuen "migratzaile guztientzako erreferente eta laguntza izateagatik, batez ere emakume arabiarrentzat", eta "Palestinako herriaren giza eskubideen alde egindako borroka nekaezinagatik".

2024ean ere, Salam Gaza Nafarroa elkartea sortu zuen, Gazako biztanleei laguntza humanitarioa eskaintzeko eta Nafarroaren eta Palestinaren artean elkartasun-zubiak eraikitzeko helburuarekin.

Eusko Jaurlaritza
Abanto-Zierbenako udala
Logo_Bilbao.gif
Elgoibarko udala
Iruñeko Udala
Laudioko udala
Altsasuko Udala
Aranguren (Mutilba)
Aretxabaletako Udala
Arrasate
Barakaldo
Baztango Udala
Berriozar (Berdintasuna)
Durangoko Udala
Eibarko Udala
Emakumeak zientzian
Erandio
Galdakaoko Udala
Izarbeibar
Legazpiko Udala
Ordizia udala
Tafallako Udala
Urduliz