9- Hong Wang

Deskargatu irudia hemen klik eginda.

Hong Wang Txinako Guilin hirian jaio zen, bigarren hezkuntzako irakasleen familia batean. Txiki-txikitatik, aparteko talentua erakutsi zuen, eta, ondorioz, Lehen Hezkuntzako bi ikasturte aurreratu zizkioten, gerora matematikaren historia markatuko zuen adimen distiratsua agerian utziz.

Pekingo Unibertsitatean Matematika ikasi zuen, eta Frantzian jarraitu zituen bere ikasketak ingeniaritzako master batekin, Massachusettseko Teknologia Institutuan doktoretza egin aurretik. Gaur egun, irakaslea eta ikertzailea da New Yorkeko Matematika Zientzien Courant Institutuan. Forma, patroi eta mugimendu konplexuak atal sinpleagoetan deskonposatzeko moduak ikertzen ditu; baita oso irregularrak izan daitezkeen objektu geometrikoen tamaina eta egitura zehazki neurtzeko moduak ere. Bere ikerketek fenomeno matematiko abstraktuak ulertzen laguntzen dute eta beste zientzia batzuetan aplikagarriak diren ezagutzak eskaintzen dituzte: fisika, informatika, kriptografia…

2025ean, Hong Wang-ek bere karreraren punturik gorena lortu zuen Kakeyaren aierua ebaztean. Kakeyaren aierua matematikariei buruhauste handiak eman dien problema historiko bat da eta honako galdera planteatzen zuen: zein da orratz batek bira dezakeen espaziorik txikiena bere posizioa alderantzikatu arte? Wang-en erantzuna maisulantzat jotzen da, eta bere emaitza “ehun urtean behin gertatzen den lorpen bat” bezala deskribatu dute. Komunitate zientifikoak haren lana txalotu du, matematika modernoan izan duen eragina nabarmenduz.

Hong Wang-ek nazioarteko komunitate zientifikoaren aitortza zabala jaso du, eta bere lanagatik hainbat sari jaso ditu. Inspirazio iturri eta erreferente bihurtu da, ez bakarrik bere belaunaldiko matematikarientzat, baizik eta zientzia munduan hasi berriak diren gazteentzat ere.

Eusko Jaurlaritza
Abanto-Zierbenako udala
Logo_Bilbao.gif
Elgoibarko udala
Iruñeko Udala
Laudioko udala
Altsasuko Udala
Aranguren (Mutilba)
Aretxabaletako Udala
Arrasate
Barakaldo
Baztango Udala
Berriozar (Berdintasuna)
Durangoko Udala
Eibarko Udala
Emakumeak zientzian
Erandio
Galdakaoko Udala
Izarbeibar
Legazpiko Udala
Ordizia udala
Tafallako Udala
Urduliz